Alarma egoera, alde edo aurka?

Gogoan al duzu martxotik ekainera etxean konfinatuta bizi izan genituen uneak? Arratsaldeko 8etan puntuan leihoetara irten eta zerbitzu minimoak bermatzen zituzten profesionalak txaloka eskertzen genituenak? Gizartea krisi egoeratan kontrolatzeko erraminta zentralizatu baten fruitu izan zen hura, Alarma-egoera aplikatzearen ondorioa. Batzuek ondo kudeaturiko erabakiak hartu zituztela esango dute eta beste batzuk erreakzio motelegi edo inprobisatutzat joko zuten mando zentralaren jarduna. Iritzi eta kritikak asko egon baziren ere (aurreikusi bezala), kuriosoa iruditu zait egunero telebistan kazetarien aurreak azalpenak ematen zituzten profesionalei emaniko herritarren konfiantza osoa. Baina berdin du, kapitulu hori bukatu genuen. Eta baita ahaztu ere.

Gero deseskalada hasi genuen, alarma-egoeraren aplikazioari esker indarrean ezarritako konfinamendua gutxitzen eta baliogabetzeko prozesu graduala. Harreman sozio-ekonomikoak inplikatzen zituen arlo eta egoera guztietan neurria jarri eta mediatizatu zituzten. Ondoren pertsonarteko distantzien balioaz eta maskarilaren erabileraren garrantziaz aritu zitzaizkigun telebistan eta irratietan, aharik eta erabilera derrigortzera behartu gintuzten arte.

Hala nola igaro dugu uda. Bidaiak (ahal izan dutenak behintzat), terrazak beteta, erdizka ospaturiko jai bat edo beste…baina distantzia neurriak eta maskarilaren erabilera zuzen kunplitzetik urrun, bueltan dira kontagioak irailean. Erdizka egiten den ezerk ez du ongi betetzen ditugunean izaten duten efektu eta emaitza bera. Eta honats emaitza: birusaren kontagio repunte kezkagarri bat, martxoan bizi izan genuenaren parekoa. Tira, baina hau ere ez zaigu ausaz iritsi, gidoiean garbi zegoen idatzia.

2020ko abuztuaren azken asteko asteartean ezusteko bira bat izan zuen niretzat birusa kudeatzeko superplanak. Orain artean goraipatu den mando único-a amaitutzat eman zuten. Egun horretan, EAEko gobernuak alarma egoera hori bera aplikatzeko eskumena jaso zuen Madrildik. Beste era batera esanda, edozein momentutan konfinatu gaitzake Eusko Jaurlaritzak. Baina zuk zer pentsatzen duzu?

Zerk bultzatu zaitu alde edo aurka bozkatzera? Gelditu eta hausnartu.

Astearte horretan sentsazio arraro bat izan nuen. Alarma-egoera aplikatzeko eskumenaren deszentralizazioa enuen begi onez ikusi. Onuragarria behar luke erabakiak bai, tokian tokiko errealitate epidemiologikoaren arabera konfinatu edo ez erabakitzera ahalbidetzen baitu honek. Baina enuen halakorik nahi. Segurtasun-falta dut. Ez dut erabakiak hartzeko gaitasunik ikusten. Konfiantza falta akaso?

Erantzun bat “Alarma egoera, alde edo aurka?” bidalketan

  1. Hemen nire iritzia, jabier!

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

%d bloggers like this: