Bezero logika aplikatu izan zaie beti ikasleei aliatu ikusi beharrean.

Aspaldian ez dut blogean idatzi baina urte berria hastearekin batera martxan jarri dudan asmoetako bat da eta urteko lehena hezkuntzari eskaini diot.

Ez da lehendik bide bera urratu duen pertsona bat irakasle edo laguntzaile izatea bezalakorik.

Lanbide heziketa eta unibertsitateek urtez urte ehundaka ikasle hezi eta prestatzen dituzte lan munduan murgiltzeko eta urte gutxiren buruan milaka eta milaka profesional dituzte mundu osoan barreiatuta. Zenbat pertsona, jakintza, esperientzia, laguntza aukera…ezin aprobetxatu ikasle ohien sare faltagarengatik. Urteak eta urteak ematen dituzte materia bera ematen, ikasleen buruetan grabatzen, baina inoiz ez dute ikasle ohien esperientzia eta ezagutza datorren urteko materiaren parte txertatzen. Nola liteke hori?

Bezero logika aplikatu izan zaie beti ikasleei ikasketa zentruetan, eta hala dira bai, zerbitzu akademiko baten hartzaile eta azken finean, erosle baitira. Halabaina, bada logika horrez gaindi aliatu / laguntzaile figura planteatzeko garaia. Nola saretu eta aprobetxa genezake norbere arloan espezializatzen eta lanean ari diren ikasle-ohi horien ezagutza? Zer egin egungo ikasleak prestatuagoak eta azkarragoak irten daitezen lan-mundura? Nola eraiki dezakegu ikase-graduatuen arteko harremana?

Ziur naiz enaizela bakarra hau pentsatuko duena; ikasle-ohien ezagutza, esperientzia eta laguntza aprobetxatuez gero ikasketa zentruak hamar bider hobeak liratekela; ikasleek asko eskertuko luketela; ikasle-ohiek ere gogo biziz eta harrotasunez parte hartuko luketena. Egungo unibertsitate eta ikasketa zentruek erronkaren bat badute, ikasle-ohiak aliatu bihurtu eta saretzea da. Hau lortuez gero, lan-munduarekiko konektatuago, porgrama akademiko berritzaileago eta etorkizunarekiko moldagarriago izango baita.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

%d bloggers like this: