2 hilabete egin ditugu konfinatuta, giltzapetuta. Eguneko hogeitalau orduak igaro ditugu familian, bikotean, pisukideekin edota bakarrik, elkarbizitza eta errespetua fintzen, elkar zaintzen azken finean. Ziur nago konfinamenduan elkar arteko harremanak sendotu dituguna eta orain arte ezagutzen ez genituen aspektu pertsonal eta interpertsonalak deskubritu dituguna. Ederra eskarmentua.
Lana ere etxetik egin behar izan dugu gehiengook – lan egiteko aukera duenak behintzat – eta nahigabeko egoera honek lanean ere geure burua hobeto ezagutzeko balio behar izan digu, bederen. Antolaketa, disziplina, norberarekiko exigentzia, txukuntasuna, konzentrazioa, ordutegien kudeaketa, lan-espazioa elkarbanatzea, distantzian lan egitea…aspektu askotan jardun gara ezberdin, orain artean ez bezela. Asteotan asko, erabat ez bada, aldatu zaigu lan egiteko forma eta galdera bat okurritu zait:
Non nahiago duzu lan egin? Horixe galdetu dut nire inguruan, eta gehiegoak lantoki eta etxearen tarteko eredu bat bilatuko lukeela aitortu du, garbi. Piskanaka kalera irtetzen ari gara, paseatzen dugu, kirola egiten dugu, lagunekin zitatzen hasiak gara eta batzuk hasi dira euren lantokietara buelta egiten. Aitzitik, gehiengoaren ustetan lantoki eta etxearen arteko formula/forma/metodoa bilatu beharko genuke lan egiteko.
Nire irakurketen artean, honako premisak nabarmenduko nituzke:
- Garrantzitsua da talde-lana baina nahikoa da astean behin edota birritan biltzen bagara.
- Etxetik lan egiteak loa eta bizitza errazten dizu, normalean etxearen bueltan egiten baitugu bizitza eta denbora irabaziko dugu.

- Lanerako espazioa garrantzitsua da bizitza eta lana bereizi eta kontziliatzeko. Etxeetan zaila izaten da, ez bada espreski prestatzen.
Aurrerantzean, lan-eredu hibrido batera eboluzionatuko dugu. Orain arte ezagutu ditugun ofizinak ez dira berdinak izango, ez dute balio bera izango eta distantzian lan egiteko erramintek presentzia irabaziko dute, kotizatuko dira.
Zein da zure irakurketa? Partekatu hausnarketa gehiago.
Utzi erantzun bat