Kategoria: Hausnarketa
-
Alarma egoera, alde edo aurka?
Gogoan al duzu martxotik ekainera etxean konfinatuta bizi izan genituen uneak? Arratsaldeko 8etan puntuan leihoetara irten eta zerbitzu minimoak bermatzen zituzten profesionalak txaloka eskertzen genituenak? Gizartea krisi egoeratan kontrolatzeko erraminta zentralizatu baten fruitu izan zen hura, Alarma-egoera aplikatzearen ondorioa. Batzuek ondo kudeaturiko erabakiak hartu zituztela esango dute eta beste batzuk erreakzio motelegi edo inprobisatutzat joko…
-
Xuxurlatu belarrira
Bagera elkarteak antolatu zuen Donostiako Euskaltzaleen Topaketan (DET) izan nintzen orain bi aste. Bertan jaso ziren kezka eta hauei aurre egiteko ideiak partekatzeko parada izan dut lerrootan. Ekitaldiaren hasieratik deigarri gertatu zitzaidan datu baten gainean eraikitzera noa erreskadan datozen proposamen kolektibo eta iritzi pertsonal sorta. Datuak hala dio: donostiarron %45ek euskaraz aritzeko gaitasuna badugu ere,…
-
Isilik, suizidioa da
Orain bi egun Suizidioaren Prebentzio Egun Internazionala izan zen eta mundu osoko hedabideek mota guztietariko datu eta berriak argitaratu zituzten: OMS-en datu ofizialak, trafiko istripuen zifrekin alderaketak eta bestelako pasarte eta aholku interesgarriak saretu zituzten, egunaren izenak dioen bezala, suizidioen prebentziorako kanpaina gisa. Informazio marea horretan, euskal hedabideek txintik ez. Egun hartan goizero legez hedabide…
-
Gizakion DNA eta osasun burujabetza jakean
Bi enpresa amerikarrek munduko giza DNA bilduma handiena dute eta hazkundeak ez du etenik. Adituen arabera, erritmo honetan jarraituez gero, 100 milioi pertsonatik gorako gene tratamenduren datuak izan ditzateke 2 urteren buruan. Nork ez du norberaren familiaren jatorriaz galderarik egin edota informaziorik bilatu? Ez al duzu inoiz aideen historia ezagutzeko jakin-minik izan? Bada, 26 milioi…
-
XXI. mendeko ludismoa
Aldaketak onak direla uste al duzu? Mundua duela 25 urte baina hobea dela uste al duzu? Teknologia berrien onurak arriskuak baina gehiago direla uste al duzu? Teknologiak kontsumitzailearen bizitza errazten al du? Galdera hauei negatiboki erantzun badiezu, kezkatzeko arrazoi ugari duzula esango luke batek baino gehiagok. “Beste garai batean hobeto bizi ginen” esaten duen horietako…
-
Lehiakortasuna vs Ikuskizuna
Orain astebete (Ekainaren 27an) Imanol Magro Berriako kirol kazetariak Markel Irizar txirrindulariari egindako elkarrizketak titulu garbia zekarren: ‘Tropela oihana da, orain ez dago errespeturik’. Nire berehalako arreta bereganatu zuen idatziak, txundigarria egin baizitzaidan Markelek halako hitzak bota izana. Garaiz ohartu gara zertaz ari zen kirolari oñatiarra. Hala zioen elkarrizketan: “Aldatu egin da txirrindularitza orokorrean; ni…
-
Ziklobarraskiloak hirian
Orain gutxi estatu mailako telebistako kate batean Amazon-en kasua aztertzen zuen telesaila ikusi nuen, bapateko kontsumoa, merkatuaz eta kudeaketa milimetrikoa bezalako gaiak jorratu zituzten. Ez naiz on line erosketak egitearen aldeko, ezta erosketak etxera bidaltzekoa ere, baina horrelako ‘munstro’ bati aurre eginez tokian tokiko merkataritza eta banaketa garbian oinarritzen den alternatiba goraipatzeari eskaini nahi nioke…
-
Laborategietatik
Azken aldian, edukhazi.eus dela eta, hezkuntzan ditugun arazo eta erronkak definitzen, soluzioak aurkitzen saiatu eta berrikuntzak identifikatzen aritu gara. Ikastola eta ikastetxetako zuzendariak, gazterian lan egiten duten eragile ezberdinak, hezitzaileak, koordinatzaileak… ezagutzeko aukera izan dugu eta salbuespenik gabe, denek, hitz arrotz hori aipatu digute. Gaur egungo hezkiketa eta hezkuntza planen baitan ezinbestekoa den hitz bat azaltzen zaigu, esanahi…