Donostian emantzipatzea (gazte) gutxi batzuen eskura dago

Donostian emantzipatzeko ditugun zailtasunen aurrean (alokairu burbuila, diru sarrera finkorik ez, etxebizitza eredu urriak) hausnartu eta proposamenak mahaigaineratzeko aukera izan genuen aurreko astean jaurdunaldi batean.

Euskadiko Gazte Kontseiluak Donostiako Udaleko Gazteria Sailaren laguntzaz antolatu zuen ekitaldi honek gazteek Donostian independienteki bizitzeko erronka plazaratu, datuak aztertu eta eredu alternatibo ezberdinak ezagutarazi asmo zuen. Azken hauen adibide garbia da bertan azaldu zuten Usurbilgo Udalak abian jarri duen Txirikorda etxebizitza komunitarioaren eredua. Honen ostean Donostiako errealitateari heldu genion eta hausnarketa/proposamenerako lan-talde txikiak sortu genituen. Datozen lerroak mahai honen bueltan partekatu genituen iritzi, hausnarketa eta proposamenak zurekin partekatzeko erabiliko ditut:

Lehen proposamena etxebizitza ereduen jakintza eta kultura aldarrikatzea izan zen. Gazteok eta gizartea oro har, “ezagutzen dugun etxebizitzaren arkitektura eta harreman egitura berean gelditu gara” eta ez omen dugu hain interesgarriak iruditu zitzaizkidan beste eredurik ezagutzen: esaterako Andel edota gertukoagoa izango zaigun etxebizitza kooperatiboaren eredua.

Bigarren proposamena mundu mailan hain entzutetsua den alokairuaren prezioa mugatzea da. Ez dut turismoa eredu-ekonomikoaren ardatz nagusi duen hiribururik alokairua erregulatzeko erabakia hartu eta indarrean jartzen ikusi orain artean. XXI. mendean dugun arazo larrienetakoa da etxebizitzaren merkatuarekin espekulatzen ari direna. Eta orduan, zergatik ez zaio berehalako soluzio bat ematen honi? Ba hara, guretzako arazoa den hori beste batzuentzat merkatua eta aukera bat delako; existitzen diren lobby sendo eta garrantzitsuenak daude merkatu honen atzean eta udal- eta herrialde-gobernuak txikitzeko erramintaz josirik gainera.

Donostia ez da gutxiago izango. 4000 etxebizitza huts daude gaur egun, gazteei zuzenduriko 100 besterik ez eta hori gutxi baliz, bataz besteko 1305 euroko alokairua. Hiru zifra horiek grabatuta gelditu zaizkit buruan, azpimarratuta eta letra larrian. Donostian emantzipatzea (gazte) gutxi batzuren eskura dago. Soldata, diru-sarrera egonkorra eta kontaktuak izatea ezinbestekoa da: ezagun, senide edota lagunen bat. Eta ausaz, guztia hori lortzekotan, izango duzu 20 metro karratuko eta leihorik gabeko ganbara batean lo egiteko aukera.

Hirugarren eta azken proposamena utopikoagoa izan zen baina zentzudunena aldi berean. Etxebizitza gehiago eraiki beharrean, Donostian hutsik dauden 4000 etxebizitzei irtenbide bat ematean datza. Jabego pribatuan egonda ere, Udalak bitartekaritza lanak egin eta alokairuaren prezioa erregulatuz, jabe-erosle (18-30 urte bitarteko gazteak) arteko akordio batera iritsi gintezke. Ez da guztien kasuan izango, noski ezetz, baina #Baietz1000 izan?

Airean utzi nahi ditut gaia eta proposamenak, inork noizbait entzun eta aurrera pausua ematen ausartuko delakoan. Gazteok “Etxerik ez, egonda ere” diogun bitartean, beste batzuek “Etxerik ez egonda ere” saiatzen jarraitzeko esango digute, arkume bat oihanean janari bila sartzen den bezalaxe.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s