Isilik, suizidioa da

Orain bi egun Suizidioaren Prebentzio Egun Internazionala izan zen eta mundu osoko hedabideek mota guztietariko datu eta berriak argitaratu zituzten: OMS-en datu ofizialak, trafiko istripuen zifrekin alderaketak eta bestelako pasarte eta aholku interesgarriak saretu zituzten, egunaren izenak dioen bezala, suizidioen prebentziorako kanpaina gisa. Informazio marea horretan, euskal hedabideek txintik ez.

Egun hartan goizero legez hedabide ezberdinetako artikuluetan murgilduta nenbilela, suizioaren prebentziorako egun internazionala zela ohartarazi zidan goiburu batek. Bertan ikasi nuen suizidioaren komuniazioan bi fenomeno daudela: “Werther” eta “Papageno” efektuak. 

Lehenaren funtsa isiltasuna da, komunikabide zein instituzioek ez dute suizidioaren inguruan hitz egingo, llamada efektua deritzona sahiestu asmoz. Hala daude deituak Finlandia edota Norbegiako komunikabideak. Bigarrenaren estrategia guztiz alderantzizkoa da ordea: informazio zuzen eta arduratsua zabaltzea du helburu, suizidio jarrera gutxitze aldera.

Euskal hedabideetan egin nuen gero parada, Euskal Herriko datuen xerkan. Hauek ordea, baten bat salbu, Werther efektuaren aldeko zirela ohartu nintzen berehala. Eustat-ek (Euskal Estatistiken Institutua) 2019 uztailaren 29an argitaratu zituen EAEn 2018an suizidatutako pertsona kopurua, sexua, adina eta probintziaka banatuta:

2 egunetik behin suizidio bat dugu Euskal Autonomia Erkidegoan eta %70a gizonezkoak dira. Guztira 162 suizidio izan ziren 2018, aurreko urtean baino xxxx gehiago/gutxiago. Zerri diogu beldurra datu hauek partekatzeko? Partekatu ezean suizidioak gutxituko direlakoan al gaude?

Hau ez da hedabide nagusia, ez du insituzioek prebentziorako kanpaina txukun bat egin ahal izateko haina baliabide, baina espero zerbait informatu izana.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s