Egilea: Xabi Murua
-
Topaketaren biharamuna
Asteburu honetan Kresalako Gazte Topaketa ospatu da lehen aldiz Parte Zaharreko Kresala Elkartean eta parte hartze oparoa izan du. Bada denbora elkarteak gazteak erakartzeko aukera eskasa zuena, eduki eta eskaintza gabezia tarteko eta helburu horrekin jaio da Kresala Gazte Topaketa ekimena; kultura, gastronomia eta bestelako eskaintza anitza eta lokalaren alde egiten duen kultur elkartea gaztetzea…
-
Ziklobarraskiloak hirian
Orain gutxi estatu mailako telebistako kate batean Amazon-en kasua aztertzen zuen telesaila ikusi nuen, bapateko kontsumoa, merkatuaz eta kudeaketa milimetrikoa bezalako gaiak jorratu zituzten. Ez naiz on line erosketak egitearen aldeko, ezta erosketak etxera bidaltzekoa ere, baina horrelako ‘munstro’ bati aurre eginez tokian tokiko merkataritza eta banaketa garbian oinarritzen den alternatiba goraipatzeari eskaini nahi nioke…
-
Laborategietatik
Azken aldian, edukhazi.eus dela eta, hezkuntzan ditugun arazo eta erronkak definitzen, soluzioak aurkitzen saiatu eta berrikuntzak identifikatzen aritu gara. Ikastola eta ikastetxetako zuzendariak, gazterian lan egiten duten eragile ezberdinak, hezitzaileak, koordinatzaileak… ezagutzeko aukera izan dugu eta salbuespenik gabe, denek, hitz arrotz hori aipatu digute. Gaur egungo hezkiketa eta hezkuntza planen baitan ezinbestekoa den hitz bat azaltzen zaigu, esanahi…
-
Olatua
Urrunean ikusi nuen, behatu eta prest jarri nuen ohola, olatuaren norabide berean. Burua jaso, olatuaren abiadura eta nirekiko zuen distantzia neurtu eta itsasertzera luzatu nuen begirada. ‘Berehala hemen da’ pentsatu nuen onerako, besondoak urpetik atera eta arraunean egiteari ekin nion, abiadura bizkortu eta olatua hartu asmoz. Bat-batean, surf-oholaren txopa aireratzen eta branka muturra uretan murgiltzen…
-
…, xakean jokatzen jarrai dezagun.
Denbora da idazteko beharrik sentitu ez dudana. Iraila gainean da eta oraidik ez dut oporraldiaren ajea gainditu, lagunak hondartzan daudela, eguzki izpien beroak eta ur zipriztinen laztanak ez baitute ikastera itzulia xamurtzerik. Batzuk ikastea aspergarria dela diote, nik ez dakit zein hizkuntzatan ari diren baina. Lau hilabeteren buruan Pune-ra (India) bidean izango naiz bertan sendo errotutako kultura…
-
Haurdunaldiaz ari gara!
Mundua itsaso balitz, itsas-bizidun handienetariko batzuk lirateke gaur egun munduko ekonomia martxan darabilten enpresak. Burtsak islatzen dituen indizeak gorabehera, 800 milioi erabiltzailek elikatzen dituzte enpresa hauek egunero, milioika dolar ahoratuz, organismo aseezinak bilakatu direlarik. Halabaina, 2014ko Urrian Facebook eta Applek haien emakume haurdunei obuluen izoztea finantziatuko ziela iragarri zuten, euren lan prozesua geldi ez dadin.…
-
Nahiaren eta egitearen arteko desamodioa. Ezinezkoa?
Ezinezkoa al da? Nahia eta ametsen jaiotze erregistroak dio gauez izan dela, beroaldiak iraun duen bitartean botatako hitzek sortu duten ideia, basamortuko oasi faltsuaren antzera. Denboraren horratzek, alabaina, ez dute horma biluzi, egur, landare, katilu eta koilaratxo artean ibiltzeko astirik, itxurakerietarako gogorik. Hamaika ideia jorratzeko, beste proposamen jaiotzeke hautsak huts badira ere. Nahiak nahi, etxeko…
-
Ekonomia eraldatzaileari buruz
Ba al dakizue zer edo zer ekonomia eraldatzaileari buruz? Eta horren inguruan sortzen ari diren mugimenduei buruz? Eta “Bristol Pound” moneta aipatu ez gero, edota ipar euskal herriko moneta? Jordi Garcia Jané izan genuen asteazkenean Donostian, Talaios kooperatibak antolatutako hitzaldi batean, hain zuzen. Jordik, Bartzelonatik etorria, urteak daramatza “ekomonomia solidarioa” izeneko alternatiba hau garatu eta zabaldu…