Egilea: Xabi Murua
-
Errefuxiatuak errefusa
Udaren atarian, ekainaren 18an, ez-ohiko berriarekin esnatu ginen Donostian: “46 errefuxiatu ezerezean gelditu dira Donostiako autobus geltokian” Tokiko hainbat hedabideek adierazi zutenez, Gurutze Gorriak jaso zituen geltokian botata gelditu ziren 46 etorkinak. Andaluziatik Frantziara bidean zihoazen, baina ustekabean eta inongo aurre-oharpenik gabe, Donostian utzi zituzten, noraezean. Tamalez, hau gutxi ez eta orain astebete, Irungo tren…
-
Teknologian lehen langile iraultzak
Azken urteotan enpresa teknologikoek gorakada izugarria izan dute aspektu guztietan: ekonomikoan, sozialean, lan-esparruan, etab. Enpresa eta industriaren ehundura indartzeak negozioak egonkortzea dakar eta honekin lan-taldeak eta langileria kontratatzearen aldeko apustu ausartak, eskalabilitatea eta etekin azkarrak irabazteko aukera. Hau lortzeko, ordea, badira etikaren ikuspegitik, zuzenak ez diren (ilegalak ez dugu esango) hartzen dituzten enpresak ere, diru…
-
Gurasoengandik apartean, noraezean
Gurasoengandik apartean, noraezean. Pizza eta bestelako janari azkar eta merkea ematen diete jateko eta ez dute nahikoa lo egiten. Beste haur asko dituzten inguruan begirik kendu gabe, negar malko eta garrasien zergatia ulertu ezinik, zerbait lekuz kanpo balego bezala. Ameriketako Estatu Batuetako gobernuak gurasoengandik indarrean banandu dituzten haurrez ari naiz. Herrialde osoan zehar barreiatu dituzte,…
-
Ideia gazteak dantzan
Orain artean idatzitako iritzi eta ideiei berriz heltzeko garaia zela erabaki eta urte berriarekin batera notizi eta gertakarien iritzi gehiago plazaratzeko asmotan doan gaurko idatzia. Orain arte gehiegi hitz egin eta zabaldu ez den “MartxUp, ideia gazteak dantzan!” delako programari eskaini diot urteko lehena. MartxUp, izenak eta leloak dioen legez, ideia gazteak eta gazteen ideiak…
-
Parte Zaharra, datu-zirkua
Nabarmena da azken aldian Donostian turismoak ekarri duen eragina. Kaleak jendez lepo, tabernetan ezin sartu, atzerriko hizkuntzaren nagusitasuna, kaleko zarata, goizeroko zabor-metak, pisu turistikoen gorakadak, hotel eta pentsio berriak, #EfectoAirBnB deritzona… erabateko eraldaketa batean murgilduta dago hiria. Bizilagunek ere eraldaketa hau gertutik bizi dute eta horren lekuko dira Parte Zaharreko auzokideak. Orain arteko hausnarketa baten…
-
Ecosia, ‘ekobilatzaile’ digitala
Ingurugiroan dugun egungo munduko arazo larrienetako bat deforestazioa da. Zuhaitzen gabeziak lurra higatu eta klima-aldaketa bizkortzen du, baita basoaz eta laborantzaz bizi diren herriak pobretu ere. Arazo hauek sahieste aldera, 2009an Christian Kroll izeneko gazte ekintzaile alemaniarrak Ecosia sortu zuen, sareko ‘bilatzaile ekologikoa’; izan ere, Ecosiak, irabazien %80a deforestazio proiektuak bultzatzera bideratzen ditu, 7 segunduro…
-
Lehiakortasuna vs Ikuskizuna
Orain astebete (Ekainaren 27an) Imanol Magro Berriako kirol kazetariak Markel Irizar txirrindulariari egindako elkarrizketak titulu garbia zekarren: ‘Tropela oihana da, orain ez dago errespeturik’. Nire berehalako arreta bereganatu zuen idatziak, txundigarria egin baizitzaidan Markelek halako hitzak bota izana. Garaiz ohartu gara zertaz ari zen kirolari oñatiarra. Hala zioen elkarrizketan: “Aldatu egin da txirrindularitza orokorrean; ni…
-
Herritarrona dena da dena
‘Karmengo Jaiak arriskuan!’ zioen mezu indartsu batekin esnatu ginen orain bi egun. Antza, 2004.urtean berreskuratu ziren eta urtero-urtero Parte Zaharreko auzotarrek antolatzen dituzten jai herrikoiak arriskuan daude tasa ordainketa igoera dela eta. Badirudi azken hamabost urteotan ez d ezer ulertu! Bideko harri koskorrak sahiestuz, urtero-urtero jaia eta festa giroa izan dugu Uztailaren bigarren asteburuan Donostiako…
-
Sare(ra)tzen
Badira 9 urte Mondragon Team Academyk hezkuntza erradikala eta gazte talde-ekintzaileen saretzeari ekin ziola. Urte oparoak izan dira, 800 ekintzailetik gora, 80 gazte enpresa, 10 laborategi, mundu mailako ekintzaile sarea sortuz, LEINN, MINN eta TEAMINN heziketa prozesuei esker. Gaurkoan, Zorionak! Tiimiakatemia Finlandiar talde-ekintzailetza lantzen duten unibertsitatea, 25 urte baino gehiagoan martxan daraman muturreko hezkuntza metodologia eredua aplikatzen…