Egilea: Xabi Murua
-
Herrien digitalizaziorantz
Nabaria da azken urteotan Donostiako politikari eta udal gobernu ezberdinek nahikoa garrantzia eta baliabide eskaini ez dizkiela hiriaren digitalizazioari. Aro digitalean bizi bagara ere, digitala denak bigarren mailako presentzia du politikarien hausteskunde programetan eta baita ondoren egiten diren politiketan ere. Digitalizazioari garrantzia ez emateak, arriskutsuak izan daitezkeen politika eta mamirik gabeko proiektuak garatzera eramaten ditu,…
-
Antipodetan herri-ongizatea iparrorratz
Azkenaldia entzun dudan berri logikoena entzun dut gaur. Berriak, ausaz ez dira logikoak, objetiboak baino, baina Zeelanda Berritik datorkigunak ez du aurrekaririk mundu mailan; izan ere, antipodetako herrialdea izango da Barne Produktu Gordina (BPG)-aren araberako aurrekontuak herritarren ongizate-tasarengatik ordezten lehena. Halaxe iragarri du Finantza ministro zelandarrak. 2018ko abenduan, Gobernuak ongizatea neurtzeko neurriak zehazten zituen dokumentu…
-
Identitateen merkantilizazioa
Z belaunaldiaren ezaugarri bereizgarrietako bat identitate pertsonalaren eraketa da eta berau sozializatzeak dakarren autokonplazientzia da bizitzeko lehengaia. Bertatik datozkie ezagutza eta ikasketa autodidaktarako joera, esperientzia pertsonal errepikaezinak bizitzeko nahia eta sare sozialetan identitate pertsonala gurtu eta eskarmentatzeko partekatzen diren argazki, tweet eta erreflexio pertsonalak. Blog hau ere, eztakit ba nik… Hamarkadetan atzera eginez gero, identitate…
-
Gizakion DNA eta osasun burujabetza jakean
Bi enpresa amerikarrek munduko giza DNA bilduma handiena dute eta hazkundeak ez du etenik. Adituen arabera, erritmo honetan jarraituez gero, 100 milioi pertsonatik gorako gene tratamenduren datuak izan ditzateke 2 urteren buruan. Nork ez du norberaren familiaren jatorriaz galderarik egin edota informaziorik bilatu? Ez al duzu inoiz aideen historia ezagutzeko jakin-minik izan? Bada, 26 milioi…
-
Aho bete ziurgabetasun
Internet eta sareak erabiltzeaz ari garenean, gazteen burugabetza eta kontrolik gabea dela aipatzearekin betetzen zaigu helduoi ahoa; haurrak arduragabeak direla eta sareko edozein txokotan ibiltzea arriskutsua dela entzun izan dut behin eta berriro. Sare sozialen erabilera zabaldu eta normalizatu egin dugu. Gizartearen gehiengoak konturen bat du sare sozialetan eta gure informazio pertsonala partekatzeaz gain, askok…
-
XXI. mendeko ludismoa
Aldaketak onak direla uste al duzu? Mundua duela 25 urte baina hobea dela uste al duzu? Teknologia berrien onurak arriskuak baina gehiago direla uste al duzu? Teknologiak kontsumitzailearen bizitza errazten al du? Galdera hauei negatiboki erantzun badiezu, kezkatzeko arrazoi ugari duzula esango luke batek baino gehiagok. “Beste garai batean hobeto bizi ginen” esaten duen horietako…
-
Ilusio migratzailea
Vice-k egidanko berri-dokumental honetan #KarabanaMigratzailea‘n bizi duten egunerokoa esplikatzen dute Mario izeneko gazte baten historian oinarrituta. Milaka mexikar eta latinamerikarrek bizitza hobe baten bila bidaiatzen dute Ipar-Amerikara. Polizia eta estatu arteko talkek eragiten duten errepresioa erakusten du, baita Mexikoko estatua zeharkatzeko gazteak (protagonistak) bizi behar dituen egoera kaxkarrak. “En este reportaje acompañamos Mario, un chico…
-
Denda poperoak
Komertzio txikiren bat ireki al duzu noizbait? Lan egin al duzu baten batean? Hala ez bada, senide, lagun edo gertukoren bat izango duzu ziur dendari aritu dena. Zoritxarrez, badirudi gero eta gutxiago direla, edo ez? Orain gutxi, gabonetako oporraldia iritsi aurretik, ekintzaileentzako hitzaldi eta topagune batean izan nintzen Madrilen, egungo tendentzia eta negozio-eredu berriak aztertzen…