Erreskate ontzi gehiegi hain borondate gutxirako

Gaur lanera bidean goizero bezala, prentsa digitaleko erreferentzia ezberdinak irakurri ditut: euskaldunak beti, estatukoak tarteko eta lantzean behin internazionalak ere bai. Berria aukeratu dut lehena eta berehala erakarri nau notizi baten lerroburuak: “Libiara bidean da ‘Ocean Viking’ erreskate ontzia

Sea Watch 3OpenArmsAlanKurdiAlex eta AitaMari itsasontziak, azkena euskalduna, aritu dira orain artean meditarraneoan errefuxiatuen erreskatean eta zaintzan burubelarri. Haien helburu eta egiteko nagusia, ordea, portu seguru batean lehorreratzea da, bertako ONG eta osasun zerbitzuek gaixoak artatu ditzaten. Eta orain, jardun horretara OceanViking deituriko itsasontzia batuko da.

Berrian zioenez, “itsasontziak bandera norvegiarra darama, eta berrehun pertsona garraiatzeko lekua du. Oraintxe bertan Mediterraneoan zehar dabilen erreskate ontzirik handiena da: abiadura handiko lau salbamendu txalupa eta mediku kontsulta bat ditu.“, eta nik nire artean “Bai, eta gero zer?” pentsatu dut.

Bai, eta gero zer?

Zortzi hilabete dira Italia, Espainia eta mediterraneoko beste hainbat herrialdetako gobernuek mehatxupean neurri eta zigor bidegabeak anuntziatu zituztena. Gauzak hala, ONGek erreskatea bertan behera uztera behartuak ikusi ziren. Orain gutxi baina, erreskateei berriz ekitea erabaki dute oraindik errefuxiatuak porturatzeko destinorik zehaztu ez badute ere. Hau da errealitatea, itsasontziak asko eta porturik ez. Zein da gobernu eta instituzioen erantzukizuna afera honetan? Garbi dut erreskate ontziak uretaratzearekin ez duguna arazoa ekiditea lortuko. Porturik ez bada, ez dago lehorreratzerik. Lehorreratzerik ez bada, ez da etxerik. Etxerik ez bada, ez dago egonkortasunik. Eta egonkortasunik ez bada, ez dago bizitzerik.

Testuinguru honetan, instituzioek erabateko erantzukizuna dute. Sektore asoziatiboa eta herritarra (mordo bat) behin eta berriz errepikatzen ari da arazoaren grabedadeaz, baina hauek muzin. Haien artean, Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, prest dago Espainiako Gobernuak baztertu dituen 121 migratzaileak hartzeko, eta poztu egin naiz. Aitzitik, uste dut badugula (instituzio eta herritarak) zer landu gai honen bueltan eta 121 migratzaile lehorreratzea berri ona bada ere, ez diogula arazoari sustraietatik heldu.

“Herritar mordo bat” aipatu ditut lehentxeago, baina bueltan dakart zalantza: herritarrak nahikoa babes edo akordio adierazten al dugu migratzaileak jasotzearekin? Gai asko dira “aldarrikagarriagoak”, eragin zuzena dutenak eta errazagoak bozgoratzen, lobbya egiten. Zer ordea, besteen mesedetan egin behar dugun borrokaz?

Ez al dugu borroka (ere) kapitalizatzen? Egun norberak egiten dituen aldarriak pertsonan edo norberaren sentimenduei zuzenki eragiten dieten kausak dira gehienak, aldarri edo borroka oro helburu edo etekin baten truke egiten baitugu. Gertukoren batengatik edo norberaren onurarako egiten ditugunak, voilá! Baina guk inongo errendimendurik aterako ez diogun borroka ordea, bigarren plano batean utzi eta interesa galduko dugu denborarekin. Akabo!

Berriaren iturria: https://www.berria.eus/albisteak/169684/libiara-bidean-da-ocean-viking-erreskate-ontzia.htm

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

%d bloggers like this: