Herrien digitalizaziorantz

Nabaria da azken urteotan Donostiako politikari eta udal gobernu ezberdinek nahikoa garrantzia eta baliabide eskaini ez dizkiela hiriaren digitalizazioari. Aro digitalean bizi bagara ere, digitala denak bigarren mailako presentzia du politikarien hausteskunde programetan eta baita ondoren egiten diren politiketan ere.

Digitalizazioari garrantzia ez emateak, arriskutsuak izan daitezkeen politika eta mamirik gabeko proiektuak garatzera eramaten ditu, eta berrikuntza eta ideia kreatibo baina ez-funtzionaletan xahutzen dugu diskurtso eta aurrekontua. Honek biztanleriaren gaitasunak, aukerak eta eskubideak kaltetu ditzake.

Hori dela eta, Donostiako hiriaren politika eta kudeaketaren digitalizazio prozesua zaindu eta aholkatuko duen herritar eta arituen talde independiente bat sortu behar litzateke. Horren adibide da Bartzelonako hirian egin dutena. Arlo ezberdinetako adituak antolatu dira azken hauteskundeetan politikariek mundu digitalari eman dioten garrantzia eskasa aldatzeko asmotan.

Politika edo arlo bakoitzean dagoeneko bada pertsona edota antolakuntza naikoa perspektiba digitala eta berauen eskubideak aldarrikatzen dituena. Aitzitik, hauen proposamenak ez dira politikarien eskuetara iristen, hauek ez dituzte aintzakotzat hartzen eta hortaz, ez dago inongo kanpo indarrik politika digital hauen aldeko apustua egitera behartuko dituztenik.

Bartzelonako herri talde digitalak definituriko arloak zerrendatu eta nire aburuz garrantzitsua den beste politikaren bat gehitu dut honako zerrenda honetan: segurtasuna eta eskubide digitalak, Legegintza, Kultura, Etxebizitza, Enpresa eta eragileak, Azpiegitura – urbanismoa eta mugikortasuna , Ikerketa eta zientzia, Hezkuntza eta ezagutza, Parte-hartze herritarra eta gobernantza, Teknologia eta teknologiaren etika.

Mahai gainean jarririko herri eta hirien digitalizaziorako herri talde independienteak sortzearen helburu nagusia honakoa da: herritar, hiria eta instituzio buruaski digitalak sortzea eta teknologiak ematen dizkigun baliabideak modu seguru, ireki eta saretuan erabiltzean datza.

Badirudi, eta etxekoa ikusita, instituzio eta politikariek aholku, ideia eta ausardia beharrean direla, halanola, hiriko datu publikoak partekatzeko, komertzio txikiak sarean bultzatzeko, poriketu digital berritzaileak hauspotzeko, etab. Beraz, antolatu gaitezen eta sor ditzagun “talde digitalak” ezagutza administrazioan partekatu eta herri digital sendoak eraiki ditzagun.

Bartzelonako esperientziaz gehiago jakin nahi baduzu, hemen atxikitzen dizut informazioa

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s