Aho bete ziurgabetasun

Internet eta sareak erabiltzeaz ari garenean, gazteen burugabetza eta kontrolik gabea dela aipatzearekin betetzen zaigu helduoi ahoa; haurrak arduragabeak direla eta sareko edozein txokotan ibiltzea arriskutsua dela entzun izan dut behin eta berriro.

Sare sozialen erabilera zabaldu eta normalizatu egin dugu. Gizartearen gehiengoak konturen bat du sare sozialetan eta gure informazio pertsonala partekatzeaz gain, askok eta askok gure egunerokoa, iritzia, sentimendu eta gustuak ere sarean ditugu, edonoren eskura.

Badirudi, azken boladan guztia honek asko arduratzen gaituela, batez ere haur eta nerabe artean sare sozialetan duten erabilerarengatik. Ikastetxeetan ziberbullyinga eta sareko segurtasunaren formakuntzak ematen hasi dira. Zertarako baina! Etxekoak eredu al gara geure haurrentzat?

Hamar nerabetik batek sare sozialak erabiltzen ditu

Prentsa generalista batean irakurri nuen berri batek barrerak mugitu zizkidan. Iturri honen arabera, nerabeen %75ak sarean nabigatzeko orduan ez du inongo iritzi eta heziketa kritikorik. Artikuluak gaineratzen duenez, gazteriaren gehiengo batek (83,6%) mugikor eta bestelako gailuen erabilera eguneroko ekintzatzat onartzen dute.

Egun hartatik denbora gutxira beste artikulu bat irakurri nuen, eta oraingoan bestelako datuak eskaintzen zituen, ‘Sei hilabete baino gutxiago duten 10 haurtxoetatik zortzi interneten daude jada […] Ikerketa-iturri berraren arabera, 2 urte edo gutxiago duten haurren %5ak posta elektronikoa edota Facebook-en kontua dutela ziurtatzen du’.

Zalantza serioak sortu zaizkit formakutza kritikoa jaso behar duenak gaztetxoak ala haien gurasoak diren. Jaun-andreok, ez ditzagun mesedez gure akats eta ahulguneak gure seme-alabetan proiektatu. Argi dago sarean nabigatzeko denok behar duguna formakuntza eta iritzia eraiki. Ez ditzagun kolpetik epaitu haurrak, partekatu ditzagun sareko espazio-denborak eurekin eta sahiestu ditzagun nerabeekiko jarrera inbasiboak.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s