Denda poperoak

Komertzio txikiren bat ireki al duzu noizbait? Lan egin al duzu baten batean? Hala ez bada, senide, lagun edo gertukoren bat izango duzu ziur dendari aritu dena. Zoritxarrez, badirudi gero eta gutxiago direla, edo ez?

Orain gutxi, gabonetako oporraldia iritsi aurretik, ekintzaileentzako hitzaldi eta topagune batean izan nintzen Madrilen, egungo tendentzia eta negozio-eredu berriak aztertzen ari diren enpresari eta “trendsetter” edo tendentzia sortzaile batzuen eskutik eskainia. Haien artean, batek, dendari aurkeztu zuen bere burua; antza, abuenduan bertan denda bat ireki berri zuen eta urteko 8. denda zela berretsi zuen jarraian. “Hilabetean denda berri bat irekitzen dut, inongo kosturik gabe. Funtzionatzen duela ikusten badut, aurrera egiten dut. Hala ez bada, itxi eta beste produktu bat asmatzen dut datorren hilabeterako”.

Nabaria da kontsumo ohiturak etengabe aldatuz doazena. Lehen kaleetako erakusleihoak eta katalogoak ziren marken produktu berriak erakutsi eta erosleak erakartzeko aukera bakarra. 2015. urtetik ordea, munduko internet bidezko salmentaren indizea 1,8% igo da, erosketa txikizkari osoaren (minorista) %6,5 izatera iritsi arte 2018. urtean.

Baina zer dago denda hauen atzean?

Denda elektronikoez ari gara, ecommerce anglizismoz ezagutzen ditugun sareko merkatuak. Txikizkako sektorearen joera edo tendentzien epe laburreko salmenta dendak sortzen dituzte, “popup dendak” izenekoak, produktuak merkatuan testatu eta etekin azkarra ateratzeko formula gisa.

“Gaur egun, 500€-ko inbertsioa nahikoa da produktua merkaturatu, testatu eta etekinak ateratzen hasteko. Kontsumitzailearentzat denda fisikoak erakusleiho hutsak dira, erosketa internet bidez egiten dute ”

Online denda askotan aurkitzen ditugun produktuak ez dira existitzen, ideia eta produktu-diseinu hutsa dira. Katalogo hauen egileek kontsumitzaileen erreakzioak ikusi, neurtu eta emaitza onak ematen dituzte produktuen kasuan soilik bidaltzen dituzte ekoiztera. Honetarako eskuragarri dagoen tresna ezagunena, Shopify da. Merkataritza elektronikoko plataforma da, munduko edozein erabiltzailek online denda bat egiteko aukera ematen duen erraminta. Ez du lizentziarik eskatzen, ezta ezagutza teknikorik ere berau sortzeko; kontratatutako zerbitzuaren hileko ordainketa besterik ez duzu egin behar.

Zure alde poperoena atera nahi? Ba al duzu modako osagarri, arropa, joko edo saltzeko bestelako produkturik esku artean? Orain duzu zure dendatxoa sortu eta proba egiteko aukera eta enpresa soziala bada, hobe.

Versión en castellano aquí

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

%d bloggers like this: