Gizakiari ziri ilustratuak

MIT-ko artistek sortutako ilustrazioen artean onenak argitaratu berri ditu institutuak. Pentsamenduek eta sormen ludikoak gure egunerokoari bizia ematen diote, askotan hitzek baino gehiago gainera. Horixe da ilustratzaile talde honek egin duen lana eta hau 2018an egin dituzten onenen lagin bat.

Irudi bilduman, haur gaixoak hartatzeko terapia geniko garestien inpotentzia, inteligentzia artifizialaren arrakala eta etengabeko zalantza, Txina bezalako herrialdeetan ematen ari den datu bilketa, datuen erabilpen inboluntarioak eta gizartearekiko kontrolaren salaketa jaso dute, besteak beste.

Nabarmena da teknologia eta zientziaren bilakaerak gizarte eta giza-eskubideen oinarriak etengabe astintzen ari dituela. Ezinezkoak diruditen arazoak erraz ebazteko erraminta ugari garatu dugu eta inoiz hartuko ez genituzken erabakiak hartzeko makina inpultsiboak izatera ahaldundu dugu elkar.

Egungo teknologia eta berrikuntza-sozialak gizartean,instituzioetan eta legedian atzera pausurik ez duten pitzadurak sortu dituzte. Enpresa eta organizazio pribatuak inoiz baino azkarrago ari dira garapen berrietan lanean, lege-hutsuneetan jolasean, gobernuak aproban jarriz; eta honek gobernuak azkarrago ikasi, berritu, berrantolatu eta legedia egoerara moldatzea behartzen ditu.

Alabaina, ilustrazio hauek erakusten duten bezala, agerian da ez dela nahikoa azkarra prozesu honen bilakaera (beharra – berrikutza – legeak moldatu) eta azken urteotan ez bezela, datozen hamarkadetako erronka garrantzitsuenetariko bat izango da: herritarrak, justizia, gobernu, enpresa eta gainontzeko organizazioen arteko berrikuntza elkarlan eta akordio berriak.

Gehiago ikusi nahi izanez gero, hemen esteka

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s