Gurasoengandik apartean, noraezean

Gurasoengandik apartean, noraezean. Pizza eta bestelako janari azkar eta merkea ematen diete jateko eta ez dute nahikoa lo egiten. Beste haur asko dituzten inguruan begirik kendu gabe, negar malko eta garrasien zergatia ulertu ezinik, zerbait lekuz kanpo balego bezala.

children
“Haurrak ez dira peoiak” dioen protesta kartela

Ameriketako Estatu Batuetako gobernuak gurasoengandik indarrean banandu dituzten haurrez ari naiz. Herrialde osoan zehar barreiatu dituzte, besteak beste, Kalifornia kostako etxe sozialetan edota New Yorken gobernuak dituen eraikin hotz, ilun eta zarratuetan. Haien “zaintzaileak” gobernuarentzat lan egiten duten langileak dira, haurrengadik dakitena afitxa batean jaso dituzten oinarrizko datuak dira (izena, adina, sorlekua…) eta ez dute haurren ama-hizkuntza hitz egiten.

Orain, Trump-ek adierazi duen bezala, banaketa gelditu egin da eta administrazioak dioenez, bananduriko familiak bateratzeko plan bat jarri duten martxan. Halaber, oraindik 2000 haur inguru dago herrialdean zehar galduta, euren gurasoengadik urruti eta arrastoa ezabatua.

Trump-en inmigrazioaren aurkako politikek ederki astindu dute lurraldea. Hemendik aurrera gertatuko dena ez dago argi, egoerra larrian aurkitzen dira 2000 familia hauek eta egungo presidentearen administrazioak ez ditu pausu zehatzak zeintzuk izango diren argitzen.

“Lapurtutako haurren” belaunaldi berria sor liteke ipar-amerikan eta Trump-ek ez du migratzaileen aurkako erabakiak eteteko inongo intentziorik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

%d bloggers like this: