Sare(ra)tzen

Badira 9 urte Mondragon Team Academyk hezkuntza erradikala eta gazte talde-ekintzaileen saretzeari ekin ziola. Urte oparoak izan dira, 800 ekintzailetik gora, 80 gazte enpresa, 10 laborategi, mundu mailako ekintzaile sarea sortuz, LEINN, MINN eta TEAMINN heziketa prozesuei esker. Gaurkoan, Zorionak!

Tiimiakatemia Finlandiar talde-ekintzailetza lantzen duten unibertsitatea, 25 urte baino gehiagoan martxan daraman muturreko hezkuntza metodologia eredua aplikatzen duena, Euskal Herrian txertatzeko ideiarekin batu zen talde eragile txiki batekin 2007an. Talde honek MU Enpresagintzaren laguntzaz, LEINN gradua sortu zuten, Enpresagintza gradua lehen aldiz modu erradikal eta geurean aurrekaririk gabeko ikasketa-prozesu berria.19149302_1191740210931631_2638799392500080917_n

Euskal Herrian  hasi zuen 2007an baina laister hasi zuen mundu osora zabaltzeko garapena. Euskal Herrian hiru laborategi daude martxan (Irun, Bilbo eta Oñati) eta horretaz gain Madrilen, Bartzelonan eta Valentzian ere, ordena horretan, atxikitu ziren sare honetara. Gerora, munduko herrialde ezberdinetara zabaldu da eredua, besteak beste, Mexiko (Queretaro), Txina (Shanghai) eta Indiara (Pune).

Etenik gabeko hedapenean murgildu da MTA, mundu osoan eta kultura guztietako pertsonek talde-ekintzaile izatekoaukera izateko helburua du eta bere horretan diardu. Lehen hamarkada betetzera doan ‘ilusio eta gogoz beteriko epidemia kutsakor‘ baten aurrean gaude, mugak gainditu eta mundu osoan zabaltzen hasi dena.

Talde-ekintzailetza, lidergotza eta ekiteko gogoa ditu oinarri Mondragon Team Academyk. Taldean ekitera eta norberak bere ikasketa-prozesuaz jabetu eta burutzeko erraminta eta baliabideak errazten ditu prozesuak, ondoren ikasleek euren pasio eta interesak zuzendurik ekitera bultzatuz; gainera, urtero ikasketa-bidaia egiten dugu ekintzailetza ikuspegi globaletik hausnartu eta bizitzeko helburuarekin.

Screen Shot 2017-06-16 at 12.23.44

Guk ere jarraitzen dugu bidea egiten, ibiliz ikasten. Ez dugu ezer amaitu, ez berririk hasten, izan garena izateko bidea jorratzera goaz. Loadinn izan dugu bidelagun azken lau urteotan, farre, negar eta emozio indartsuak bizi izan ditugun talde-ekintzaile gaztea izan gara eta luzez iraungo digulakoan gaude.

Dagoeneko egin dugu bidea, lortu ditugu gure lorpen eta eraldaketa txikiak eragitea. Orain baina bakoitzak ere bidean eta errealitatean eragiteko momentua heldu da. Badugu sormena, badugu jarrera eta badugu aukera. Badugu etorkizuna. Bihotza, burua, eskuak, sentitu pentsatu ekin, beti elkarrekin!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

%d bloggers like this: