Topaketaren biharamuna

Asteburu honetan Kresalako Gazte Topaketa ospatu da lehen aldiz Parte Zaharreko Kresala Elkartean eta parte hartze oparoa izan du. Bada denbora elkarteak gazteak erakartzeko aukera eskasa zuena, eduki eta eskaintza gabezia tarteko eta helburu horrekin jaio da Kresala Gazte Topaketa ekimena; kultura, gastronomia eta bestelako eskaintza anitza eta lokalaren alde egiten duen kultur elkartea gaztetzea gazteen parte hartzea sustatu asmoz.

Pasa den larunbat honetan egin den topaketan bakarrizketa, afaria eta kontzertuak izan ziren ikusgai arratsaldeko 19:30etatik aurrera Kresala Elkartean. Iñigo Serrulla bakarlariak zabaldu zizkion topaketari ateak  lehen solairuko tabernan egin zen kontzertuarekin. Ederki bete zuen ‘aretoa’ gitarraz lagundu zuen bakarlariaren ahots berdingabeak.

IMG-20170605-WA0001.jpg

Ondoren Mikel Irazustaren bakarrizketaren garaia heldu zen. Ohituak gaituen moduan, txiste eta graziaz bete zituen ikusleen aho eta belarriak. Kresala eta bertako bazkideen bitxikeria eta eguneroko pasadizoak kontatu zituen hamar minututan neurrira egindako bakarrizketan. Hark ere ekimenari aipamen berezia eta topaketaren helburuak azaldu zituen ondoen dakien moduan, txiste artean.

Gauari jarraipena emateko, bertaratu ziren 47 gazteek ‘goitibeherako afariazgozatzeko aukera izan zuten beheko solairuan, entsalada, tortila patata eta oilaskoa; postreak ere nahikoa presentzia izan zuen, xanpainak lagundutan. Baina afari honen osteko postre hoberik badago, hori Nogen taldearen kontzertua izan zen. Elkarteak jantokiaren ondoan duen frontoi txikian eman zuten kontzertua. Ia 50 pertsonaren berotasun eta izerdi artean jo bazuten ere, txukun aritu ziren musikariak, giro itzela zen oholtzaren pareko jendartean. Festari amaiera hasi bezala eman zion bakoitzak, estilo eta formatu librean.

Serrulla

Zerbait ondorioztatu badugu, argi dugu gazteok badugula sormena, badugula jarrera eta badugula aukera; orain ere badugu beste topagune bat. Danborrada, ihauteri eta kaldereroak bezalako ospakizunez gain ere, tokiko artista eta egile ezberdinen eskaintzaz gozatzeko gogoa ere bai, gazteak elkartu eta elkar ezagutzeko espazio eta egoera ezberdin bat bezala ulertzen dugun heinean.

Lehen topaketaren balorazioa oso positiboa izan da, egun batez gazteek hartu dute elkartea eta txukun hartu ere. Lehena egin da eta litekeena da lehen pausu honek jarraipenik izatea, ideia eta proposamen gehiago jarri dira mahai gainean, martxan jartzeko unea da. Ez dadila haria eten!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s