Ziklobarraskiloak hirian

Orain gutxi estatu mailako telebistako kate batean Amazon-en kasua aztertzen zuen telesaila ikusi nuen, bapateko kontsumoa, merkatuaz eta kudeaketa milimetrikoa bezalako gaiak jorratu zituzten. Ez naiz on line erosketak egitearen aldeko, ezta erosketak etxera bidaltzekoa ere, baina horrelako ‘munstro’ bati aurre eginez tokian tokiko merkataritza eta banaketa garbian oinarritzen den alternatiba goraipatzeari eskaini nahi nioke idatzia.

Donostiako bidegorrian hara eta hona dabiltzan ziklobarraskiloak ikusiko zenituzten noizbait, ez-ohiko kutxa zamategi bat, ez-ohiko ziklo baten gainean. Txita izeneko ekimena da sustatzailea, eta bizikleta bidezko eta kutsadurarik gabeko zama-banaketa egiten duen lehen enpresa da, donostiarra jatorriz.

txita

Hiri barruko, kutsadura gabeko eta bizkorra den banaketa sistema bermatzea da Txitaren xedea, bizikletaz eta pertsonan entregatzeko zerbitzua integratuz. Enpresa ezberdinekin aritu da lanean, paketeria eta bestelako zamak garraiatuz baina orain gutxi atera den berrietako batean Ciclelogistics Ahead’ izeneko zerbitzua jarri zuten martxan, etxez etxeko banaketa zerbitzuarekin hasi asmoz.

Izatez B2B (enpresarteko zerbitzua) banaketa zerbitzua zenari, orain B2C (komertzio-eroslearen arteko zerbitzua) ere jarri dute martxan, etxez etxeko banaketa eta komertzioek erosleei balio gehigarria duen kalitatezko zerbitzua eskaintzeko asmoz. Orain artean supermerkatu eta saltzaile handienek onar zezaketen zerbitzua erabat gainditu eta sahiesten duen aukera proposatu du ekimenak.

Komertzio txikietan erosketa egin eta etxera bidaltzeko aukera inoiz baino eskuragarriago egongo litzateke horrelako eredu bat martxan jarriz. Hautu honi jarrai dakioken hurrengo pausua, etxez etxeko zerbitzua eskaintzen duten komertzio txikien  sarea eta erakusleiho bat sortzea, on line bidezko erosketa sistema bat txertatuz. Kate hau isteko aukerarik ere okurritzen zait, baina nahiago beste baterako utziko bagenu.

Ez da lehen aleetan azalduko den berri horietako bat, ez eta pil-pilean eta denon ahotan egongo den gaia, baina merezi duen tartea ere eskaini behar zaio tokian tokiko merkataritza eta banaketa sistema garbiago baten alde egiten duten ekimenei. Hiritarrek eta hiriarentzat eginak diren proiektuak aipagarri eta eredu direla deritzot, inora eta inorentzat egingo genukeena, geure kontsumo eta erabilerarako egitea baino hautu osasuntsuagorik ez baitago.

 

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

%d bloggers like this: