Azken aldian, edukhazi.eus dela eta, hezkuntzan ditugun arazo eta erronkak definitzen, soluzioak aurkitzen saiatu eta berrikuntzak identifikatzen aritu gara. Ikastola eta ikastetxetako zuzendariak, gazterian lan egiten duten eragile ezberdinak, hezitzaileak, koordinatzaileak… ezagutzeko aukera izan dugu eta salbuespenik gabe, denek, hitz arrotz hori aipatu digute.
Gaur egungo hezkiketa eta hezkuntza planen baitan ezinbestekoa den hitz bat azaltzen zaigu, esanahi aldrebes eta mugagabea duena, Berrikuntza. Zenbat ordu igaroko genituen hitz honen bueltan? Zer eta nola egin galderen eran
tzunaren bila? Eta bakoitzarentzat esanahi ezberdina badu, zergatik ahobetetzen dugu gure diskurtsoa zerbait aldatu edo berritu behar dugunean berrikuntza deituz? zerbait eraldatu edo funtzionatzen ez duenean zuzentzeari ez diogu berrikuntza deitu beharrik.
Orain hilabete (Maiatzak 5) ospatu zen Ikasgelatik Laborategira topaketa Tabakaleran. Bertaratu ziren hezkuntzako profesionalei zuzendutako Ikasgelatik laborategira topaketen asmoa zenbait galderei erantzuna eman eta zalantza berriak sortzea zen, tartean berrikuntza; oraingoan baina, mamia zuen berrikuntza. Laborategi kontzeptuaz jardun ziren, espazio, material eta dinamikak teknologia berrietara moldatzeko pausu eta oztopoez, alegia.
Espazio eta praktika hauek dira modu ireki, dinamiko, kritiko, praktiko eta kolaboratiboago batean sortzea ahalbidetzen dutenak. Laborategia hezkuntzaren berrikuntzarako espazio gisa ikusten dugu, ikasleak sormena, talde lana edota autonomia eta iniziatiba bezalako beste konpetentzia batzuk bereganatzen dituen tokia.
Horrez gain ere, hezitzaile askok egunerokoan egiten ari diren lana bistaratu nahi zuten hitzaldi eta kasu errealen aurkezpenekin, eta berau biltzen duen Laborategi irekiak sortzeko jardunbide egokien gidaliburua argitaratu dute, Susanna Tesconik idatzia; izan ere Hirikilabsen, topaketaren antolatzailea, inspirazio iturri eta sustatzaile izan baitira.
Lehenago aipaturiko hitzaldi horietako batek nire erabateko jakinmina piztarazi zuen, Inés Bebea du izena eta hezkuntza digital kritikoa lantzen duen Ondula izeneko elkarteko kidea da. Inesek internetaren jatorritik gaur egungo erabileraren bilakaera azaltzeko konplexua izan zitekeena, aise ulertarazi zigun adibide sinpleenekin.
Internet fisikoa al da? Hodeia (cloud) diogunean zer diogu zehazki? Norena da internet? Askea eta publikoa al da, edo jabego pribatua du? Hauek dira mahai gainean jarri zizkigun galderetako batzuk; ain gertu (egunerokoan duguna) eta ain urrun erantzunak.
Hona hemen hitzaldiaren azalpen labur bat: (klikatu argazkia)
Berrikuntzaren hariari helduz, ezer berria egin nahi dugunean eta ez dugunean nondik jo edo hasi, zer egin? Nola ezberdinduko naiz ez badut baliabide ekonomiko edo humanorik? Ikasgelatik Laborategira topaketan egun osoan zehar azaleratu zen zalantza da; ezin al dugu berrikuntzarik egin paretak bota gabe eta 3D inprimagailuak erosi gabe?
Erantzuna baiezkoa dela esango nuke, ziur gainera. Materiala, azpiegitura eta baliabide ekonomikoak baino garrantzia gehiago du haurraren ahalduntzean inbertitzea. Nola egin haurra ikasketa-prozesuaren aktibo nagusiena izateko? Noraino hezitzailearen rola, nola igaro eskatu eta esatetik, eskaintzera? Bertan dugu erronka potoloena eta benetako berrikuntza egin beharra.
Hau guztiaz eta gehiagoz aritu ginen. Badugu sormena, badugu jarrera eta badugu aukera. Badugu etorkizuna.
Utzi erantzun bat