Ezinezkoa al da?
Nahia eta ametsen jaiotze erregistroak dio gauez izan dela, beroaldiak iraun duen bitartean botatako hitzek sortu duten ideia, basamortuko oasi faltsuaren antzera. Denboraren horratzek, alabaina, ez dute horma biluzi, egur, landare, katilu eta koilaratxo artean ibiltzeko astirik, itxurakerietarako gogorik.
Hamaika ideia jorratzeko,
beste proposamen jaiotzeke
hautsak huts badira ere.
Nahiak nahi, etxeko kuxin zaharrean itsatsiak, ezerezean ereindako hazia noiz helduko den esperoan dihardugu. Ez gaitu inork lagunduren, beharrik ez dugulako. Egitean datza, hitzordua erabaki eta nahiak eta egitekoak koordinatu bederen.
Utzi erantzun bat