Ekonomia eraldatzaileari buruz

Ba al dakizue zer edo zer ekonomia eraldatzaileari buruz? Eta horren inguruan sortzen ari diren mugimenduei buruz? Eta “Bristol Pound” moneta aipatu ez gero, edota ipar euskal herriko moneta?

Jordi Garcia Jané izan genuen asteazkenean Donostian, Talaios kooperatibak antolatutako hitzaldi batean, hain zuzen. Jordik, Bartzelonatik etorria, urteak daramatza “ekomonomia solidarioa” izeneko alternatiba hau garatu eta zabaldu nahian eta bere ekarpenak begiak irekiko zizkigulakoan ginan danok.

Baina, zer dela eta ekonomia sozial/solidarioa? Zein helburu du?
Ekonomia alternatibo honek korrupzioaren aurkako apustua egiten du. Horretarako, gizartearen zein asoziazioen beharren asetasuna du izpide eta aldi berean ekosistema sozial baten parte sentiarazi. Antolakuntza horizontala honesten da, demokraziaren erroak bidelagun hartuta.

Jordik eta beste hamaika milioi langilek (Europar Batasunean) bultzatzen duten eredu ekonomiko honi aurre egin nahian gobernu asko ditugu; izan ere, Europar Batasuneko gobernu eta politikari gehienen ahotan zera esaten da: “La economía solidaria es el capitalismo de los pobres”; hausnarketa sendo eta sakona haiena.

Ekintza kolektibo antikapitalista honek bi adar nagusi ditu, sektore sozio-ekonomikoa eta mugimendu soziala. Hauen ezaugarri bereizgarrienak kooperazioa, merkatu libre eta justua, kontsumo seguru eta kontrolatua, instituzioen arteko antolakutza partehartzailea eta finantza etikoak dira, besteak beste.

“Krematistika kapitalista” honi amaiera eman eta kooperatibismoari esku emateko erronka batzuk jartzen ditu Jordik. Jendearen kontzientziaziotik hasita, garrantzitsua da kapitalismoaren aurkako mugimendu baten parte dela ikustaraztea, sentitu eta militantzia gertuagokoa izateko. Gainera, mugimendu hau sendotzeko, gizartea sensibilizatzea proposatzen du ekintza kooperatibista eta barnekintzailetasuna sustatuz.

Erronka hauen barruan, Jordik kooperatibismoa jazz musika talde baten antzekoa dela dio eta jazz talde bat izatera iritsi behar dutela gaur egungo enpresa guztiek ekonomia mota hau martxan jarri nahi bada. “Una cooperativa es igual que un grupo de jazz. Se crea una armonía mediante la improvisación y la creatividad. Sin directores, sin jefes, dejando espacio a la creatividad y la imaginación”.

Bukatzeko, Jordik hiru fase bereizten ditu egungo ekonomia aldatze-prozesua:

grafikoak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create a website or blog at WordPress.com

%d bloggers like this: